Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzeko bisita antolatu du Oiasso Erromatar Museoak igandean

Antxeta Irratia 2024ko mai. 8a, 13:16

Maiatzaren 12an Gipuzkoako Erroten III. Eguna ospatuko da, eta Irungo Oiasso Erromatar Museoak bere bilduma iraunkorrak gordetzen dituen bi altxor ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu. Batetik, duela 3.000 urteko Intxurreko esku-errota, eta Arditurriko kristo aurreko I-II. mendeen arteko harrizko errota bestetik.

Igande honetan, hilak 12, Oiasso Museoak bere bilduma iraunkorraren bisita gidatuak eskainiko ditu, doan. Irungo Udaleko Kultura arloak proposatuta, museoak Yurrita Errota Sustatzeko Elkartearekin eta Aldabe Kooperatiba Elkartearekin bat egin du, igande honetan Gipuzkoako Erroten III. Eguna ospatzeko. Oiasso Museoaren bilduma osatzen duten bi errotetan arreta berezia jarriko duen bisitak antolatuko dituzte dohainik. Batetik, duela 3.000 urte nekazaritzarako erabiltzen zen Intxurreko esku errota. Eta bestetik, erromatar garaiko Arditurriko harrizko errota bat ere, kristo aurreko I. eta II. mendeen artean datatua.

Bisitak 11:00etan gazteleraz, eta 12:00etan euskaraz egingo dituzte. Eta kitorik badira ere, lekua erreserbatzeko gomendatzen dute 943 639 353 telefono zenbakira deituz.