Emakumeen haurdunaldian, erditzean eta erdiondoan osasun arloko profesionalek emakumeari nahiz umeari ematen dioten tratu txarra da indarkeria obstetrikoa. Nahia Alkortak dioenez, «indarkeria matxistaren beste adierazpen bat besterik ez da». Eta gaiaz gero eta gehiago solastatzen bada ere, oraindik azken lerroan dagoen bortizkeria da, oharkabean pasatzen dena, baina erditu duten emakume askoren bizitza betirako markatzen duena. Erditze duin bat izateko eskubidea aldarrikatzen duen Nahia Alkorta biktima horietariko bat da. Eta bere bizipenak kontatzen dituen ‘Mi Parto Robado’ liburua idatzi horren berri eman eta errealitate gordin hori gizarteratzeko.
2012an bere aurreneko erditzean bizi izan zituenak kontatzen ditu liburuan. Eta Irungo Emakumeen Etxean bere bizipenak aurkeztu eta hausnarketarako tarte bat eman nahi du. Egiturazko indarkeriaren ondorioz, berak eskatu ez, eta uko egin zuen arren bere burua indukzio bat eta zesarea batean amaitu zuen medikuen inposaketaren ondorioz. «Tratu txar eta koakzioak jasan» zituela salatzen du, eta ondoren trauma eta estresa eragin ziolarik, hurrengo urteetan egoera psikologiko konplikatu bat bizi izan zuen.
Epaitegietan prozesu juridiko luze batean murgildu zen arte. «Hasieran gertatu zitzaidan hori beraiek onartzea bilatzen nuen, hori ez da gertatu, eta gutun hori seguruenik ez da iritsiko», dio Alkortak. 3 urte beranduago epaiketa izan zuen Donostian, eta «epaiketa lotsagarria» izan zela dio. Donostiako epaitegiek ez zien arrazoia eman, baina Nazio Batuen Erakundeak aitortza ematea lortu du. NBE erakundeko Emakumeen Kontrako Diskriminazioaren Ezabatzeko Kompiteak Espainiako estatua kondenatu baitu Nahia Alkortak estres postraumatikoaren arduraun gisa.