urr 19 Irun
Kirola Par(t)ekatuz jardunaldia ospatu zuten atzo Irunen. Parean elkarteak laugarren urtez antolatuta, Colon pasealekua 20 klubentzako kirolgune bilakatu zen Igande Sasoi berezi honetan, emakumeen kirola sustatzeko helburuarekin. Antxeta Irratiak zuzeneko irratsaioa egin zuen bertatik. Parte hartu zuten 20 kirol klubetako ordezkariak gure mikrofonoetatik pasa ziren, haien eskaintzaren berri eman eta norbere klubean neskato gazte zein emakume helduei zuzendutako eskaintzari buruz informatu, eta kirola eta genero roletaz hausnartzeko.
urr 14 Irun
Emakumeak Mugimenduan proiektu pilotuaren Espezializazio Programarekin bat eginez, Bidasoa Atletiko Taldeak Susana Ruiz entrenatzaileak zuzendutako emakumeentzako taldeak osatuko ditu. Urriaren 19tik abenduaren 19ra, bi hilabeteko entrenamendu programa dohainik eskainiko dute Plaiaundin, goizez ala arratsaldez, eta gehienez ere astean hiru saio egiteko helburuarekin. Astean gutxienez behin entrenatuko duten emakume guztiei Super Amara Gabonetako Krosean izena ematea oparituko die atletismo klubak motibazio gehigarri gisa.
2024 aza 26 Behe Bidasoa