Makina bat hitzordu Anaka auzoko jaiak ospatzeko

Antxeta Irratia 2024ko mai. 30a, 12:41

Maiatzaren 30etik ekainaren 9ra auzoko jaiak ospatuko dituzte Anakan. Enbajador Aristegi enparantza izango da festaren erdigune, baina auzoko eragile andana batekin lankidetzan publiko guztiei zuzendutako egitaraua prestatu dute.

Larreandiko jaiak izan ziren aurrenekoak udaberria iragartzen Irunen. Eta sanmartzialetako egitaraua igande honetan hasiko bada ere, auzoek ere beren lekua bilatzen dute ospakizunen egutegi estuan. Erdiz erdi harrapatu ditu aurten Anakan, baina auzolanean egitarau oparoa proposatuko dute gaur hasi (maiatzak 30) eta ekainaren 9a arte. 

Izan ere, hilabete oso bat hartuko dute San Pedro eta San Martzial jaiek aurten, baina Irungo Udalak jaigiroan sartzeko ekainaren 14-15ean iragarri dituen Izaro eta Camelaren kontzertuetan bete-betean murgildu aurretik, Anaka auzoan motorrak berotuko dituzte.

Irungo Anaka auzoko bestak ostegun hontan hasi eta hilaren 9ra arte zabalduko dira. Adin eta publiko guztiari zuzendutako egitaraua prestatu dute. Musika animazioak, kantaldiak, tortilla txapelketa, herri bazkaria eta toka txapelketa besteak beste. Ibon Sanchez, auzo elkarteko kidearekin hitzegin dugu. Eta ondoko egitarauari buruzko xehetasun guztiak eman dizkigu.

ANAKA AUZOKO JAIETAKO EGITARAUA:

Maiatzak 30

18:00-20:00 Gurutze Gorriak eskeinitako tailera adin guztientzat Enbajador Pedro de Aristegi enparantzan. Ondoren, parte hartzaileentzat lunch-a

Maiatzak 31

17:00 Haurrentzako maila desberdinetako margo lehiaketa auzo elkartean. Haur bakoitzak bere margoak ekarri behar ditu

17:00 12-17 urte bitarteko gazteentzat sukaldaritza saioa Martindozenea gaztelekuak antolatua Enbajador Pedro de Aristegi enparantzan

19:00 Auzoko jaiei hasiera emateko BIDASOAKO ERRALDOIen eskutik erraldoi eta buruhaundiak. Frontoitik atera eta auzoko kaleetan zehar ibiliko dira

21:00 ANKERRA taldearen emanaldia Enbajador Pedro de Aristegi plazan. Ondoren BON JOVI taldeari tributoa RUNAWAY

Ekainak 1

10:00-11:30 Oinez ibilaldia, irteera eta helmuga Enbajador Aristegi plaza.Parte hartzaileentzat pintxoa eta edaria

10:00-12:00 Judo ikuskizuna Enbajador Pedro de Aristegi plazan Mayumik antolatua

12:00 Eraiki dantza taldearen emanaldia

14:00 HERRI-BAZKARIA. Txartelak salgai ANA OKINDEGIAN maiatzak 29 arte

Prezioak: Helduak 25€ eta haurrak 15€

18:00 ZOZONGO taldeak auzoko kaleak animatuko ditu batukadarekin

20:00 Berbena IBAI BERRIAK taldearen eskutik

Gauerditik aurrera Atzoko eta gaur egungo musika

Asteburu honetan ZOZONGO taldeak auzoko kaleak animatuko ditu batukadarekin.

Ekainak 2

9:00 Txistularien Udal Banda auzoko kaleetan zehar

10:00 PATATA TORTILA txapelketa (Washington tabernaren parean)

IZEN EMATEKO EGUNA: Maiatzak 23 Auzo Elkartean (19:00 – 20:00)

*Eguraldi txarrarekin Enbajador Pedro de Aristegi plazan ospatuko litzateke

11:30 AUNTXA trikitixa eskola eta Kontserbatorioko trikitixa taldeak ibiliko dira auzoko kaleetan zehar.

12:30 TOKA txapelketa Hirumugarrieta kalearen bukaeran (Mariño tabernaren parean)

12:30 IRUNGO MUSIKA BANDAREN kontzertua Enbajador Pedro de Aristegi plazan

13:00 Pintxo dastaketa Monte Aldabe tabernan, izakinak amaitu arte. Pintxoa 1€

16:30 Haurrentzako TXURI ETA POTX ikuskizuna “jolas dezagun”

18:00 Haurrentzako txokolatada eta opiltxoa. CASER EGOITZA eta BRIOCHE PASQUIERren eskutik

18:15 Ostiraleko haurren margo lehiaketaren sari banaketa.

19:00 Irungo dantza taldeen emanaldia.

Ekainak 3

Ferietan haurren eguna Enbajador Aristegi Enparantzan.

Ekainak 7

19:30 Helduen abesbatza San Juan Batailatzailea parrokian

Ekainak 8

14:00 Jubilatuen bazkaria Anakako kasinoan.

IZEN EMATEKO EGUNAK: Maiatzak 16 eta 23 (19:00-20:00)

Ekainak 9

9:30 Benjamín mailako futbol erakustaldia Urdanibia Berriko zelaietan

12:00 Auzoko hildakoen aldeko meza.