uzt 21 Hendaia
Hendaiako CPIE-IEZI Euskal Itsasbazterra erakundeak eguzki-sistemari buruzko erakusketa antolatu du Asporotsttipi Erlaitzaren interpretazio zentroan. Frantziako Zientzia Espazioaren eskutik, abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoa ulertzeko aukera ematen du erakusketak, eta fenomeno astronomikoa segurtasunez gozatzeko betaurreko homologatuen salmenta egingo dute egunotan. Eguzki-eklipsea partziala izango da ia Euskal Herri osoan, eta horrek are arriskutsuagoa egiten du zuzenean begiratzea.
api 09 Bortziriak Lesaka
Albiztur kaleko eta Alkaiaga auzoko ur saneamendu sarea berritzeko, eta Eskolttiki udal eraikinean erabilera anitzeko espazioak sortzeko 2,2 milioi euroko inbertsioa egin dute. Horietatik Nafarroako Gobernuak 863.302 euroko ekarpena egin du Lurralde Kohesiorako Departamenduaren (PIL) Tokiko Inbertsio Planaren bidez. Oscar Chivite kontseilariak obrara bisita egin du gaur.
2024 urr 30 Behe Bidasoa
2024 urr 30 Behe Bidasoa