Indarkeria matxistaren aurkako eguna

Azaroaren 25aren bueltan egitarau zabala antolatu dute irunen

Aitor Errazkin 2024ko aza. 13a, 17:48

Azaroaren 25ean Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko egunarekin, Irungo udaletxeak, herriko emakume elkarte eta kolektibo ezberdinekin batera ekimen eta jarduera ezberdinak prestatu dituzte. Hilaren 30a arte, 20 jarduera inguru programatu dituzte. Azaroaren 25ean eguerdiko 12:00etan berdintasun batzordeak deituta San Juan plazan elkarretaratzea deitu dute. Silvia Mendez, Irungo udaletxeko berdintasun teknikariarekin hitzegin dugu.

Azaroak 15: arratsaldeko 19:30 Hitzaldia: Nork hezten du gazte jendea?
Tiktokeko kulturaren aurreko erronkak.
Berdintasunari eta sexualitateari buruzko ideia distortsionatuak.
Palmera-Montero (5. aretoa)

Azaroak 18: arratsaldeko 17:00 Hitzaldia: Neska eta emakumeentzako ingurune seguruak sortzea kirolean. Cristina Ubanirekin (Gipuzkoa hiribidea 12,behea)

Azaroak 19: arratsaldeko 16:00 Emakumeentzako irakurketa klubaren X. urteurrenaren ospakizuna. Arantxa Urretabizkaiarekin. (San Migeleko adinekoen lokala)

Azaroak 20: arratsaldeko 17:00etan Mikroantzerkia: «Candela».
Miren Valerok idatzia eta antzeztua. (Uztapide Bertsolaria 6 ARGOIAK) 17:00 Bideoproiekzioa: «Cambia el cuento». Parean Elkartearekin.

Azaroak 23: arratsaldeko 18:00etan «Beldur Barik» ikuskizuna. Ficoba
arratsaldeko 19:30etan Antzerkia "Juana" (idoia Salgero eta Maya Salaverriarekin) Kabigorrin.

Azaroak 25: eguerdiko 12:00etan Elkarretaratzea San Juan plazan (Berdintasun batzordea)
eguerdiko 12:30etan Zabaltza plazan Elkarretaratzea (HIRUBIDE BHI, TXINGUDI BHI,EGUZKITZA BHI, TOKI ALAI BHI, EL PILAR IKASTETXEA,PLAIAUNDI ETA PÍO BAROJA)

Azaroak 25-Otsailak 8: Goizeko 10:30 Casasola Ipuin Lehiaketaren X. edizioa.
Gaia: Indarkeria matxista. Lau kategoria: 10 urtetik 16 urtera bitarteko gazteak eta 16 urtetik gorako helduak, euskaraz eta gaztelaniaz.(https://asuncasasolaipuinak.eus/oinarriak/)

Azaroak 26: arratsaldeko 16:00 Elkartuz elkartearen hitzaldia. Indarkeria matxista eta desgaitasuna duten emakumeak. (Emakumeen etxean)

Azaroak 27: arratsaldeko 18:30etan Maskulinitateei buruzko hitzaldia.
Hiruki Larroxako Egoitz Arbiolekin. (emakumeen etxean)

Azaroak 28: arratsaldeko 18:30etan Ziberindarkeriei buruz eztabaidatzeko taldea.
18 urtetik 30 urtera bitarteko emakumeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren ikerketa baten esparruan (emakumeen etxean) 

Azaroak 29: arratsaldeko 19:00etan Proiekzioa: «Volar» filma.
Ondoren, mahai-ingurua Bertha Gaztelumendi zuzendariarekin eta bi protagonistekin.(Amaia KZ)

Azaroak 30: Goizeko 11:30etan Bidasoaldeko Elkarte Feministaren Berdintasunaren VII. saria. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gunea espaziorako. (Palmera montero). Arratsaldeko 19:00etan Dokumental baten proiekzioa.
«Serás hombre», Isabel Ocamporena, eta ondoren, mahai-ingurua. (Oiasso museoa)