Irungo GazteArtean eta Konekta zerbitzuek, gazte eta nerabeei zuzendutako eguberriko programazioa prestatu dute. Ekimenak, Irungo Martindozenea eta Artiako gaztelekuetan ez ezik, Urdanibia eta Pio XII.aren plazetan ere proposatuko dituzte, adinaren araberako gune desberdinetan. Maite eta Iker, Konekta zerbitzuko begiraleekin hitz egin dugu. Aipatu digutenez, aurten 15 urtetik gorako gazteei zuzenduta bereziki, pedagogian oinarritutako tailer desberdinak martxan jarri dituzte gaztelekuetan, eta balorazio positiboa egiten dute.
Hortaz, Gabonetan ere, Asexorate zerbitzuaren bitartez, gazteekin ondo pasa, baina sexualitateaz hitz egiteko aukera eman nahi izan dute, besteak beste. Santomas egunean ere, gazteengana hurbildu eta haiekin harreman zuzenean aritu dira hainbat jarduera proposatuz. Eta 15 urtetik gorakoei zuzendutako jardueren artean, abenduaren 28an Urdanibia plazan Bingo Pikantea antolatu dute 19:30ean, sexualitateaz jarduteko joko dibertigarri batekin. Aurretik 18:00etan Danchall Masterclass bat proposatuko du Andrea Vitoria tolosarrak. Eta arratsaldea borobiltzeko DJ Trotiren emanaldia izango da 21:00etan.
Hortaz gain, abenduaren 30ean urtea agurtzeko tailer desberdinak antolatu dituzte Martindozenea eta Artiako gaztelekuetan 17:30etik aurrera.
Gaztetxoentzat gunea Pio XII. plazan
Bestalde, Gazteria zerbitzutik ere, 9 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta, abenduaren 26an errealitate birtuala eta gaming gune bat proposatzen dute, eta Mario Kart txapelketa Pio XII. Plazan. Goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara jarduera desberdinak izango dira bertan. Abenduaren 27an, aldiz, goizeko 10:00etatik 14:00etara scalextric espazioa eta auto telegidatuekin jolasteko gunea izango da, eta arratsaldean, zirku tailerra antolatu dute 16:30etik 19:00etara. Abenduaren 28an sorkuntza tailerrak izango dira goiz eta arratsaldez, eta abenduaren 30ean Lauzpabosten InproShow umorezko bakarrizketa saioa izango da euskaraz 19:00etatik 20:30era. Hau gazte guztiei zuzenduta.
Bestalde, abenduaren 29an antolatu duten skia egiteko txangorako plaza guztiak bete egin dira. Baina txuri urdinera edota Reale Arenara bisita ere antolatu dute, eta oraindik bada lekua. GazteArtean webgunean edo Instagramen /gazteartean_Irun kontuan topa daiteke informazio guztia. Eta haiekin harremanetan jartzeko, 656 794372 whatsppez edo kontekta@irun.com posta elketronikora idatzi daiteke.