Artia eta Martindozeneako Gaztelekuak, baita GazteARTEan Konekta zerbitzua ere, gazteen aisialdia eta garapena sustatzeko topaleku garrantzitsuak dira. Gaztelekuetako begiraleek, Erika Hernandez (Artia), Amaia Izeta (Martindozenea) eta Maite Tolosa (Konekta zerbitzua), gazteekin harreman estua izateko eta haien beharrei erantzuteko lan egiten dute. Gaztelekuen helburu nagusia gazteen partaidetza sustatzea eta aisialdi osasungarri eta aberasgarria eskaintzea da.
Aurten, programazioa gazteen parte-hartzea bultzatzeko asmoz bilkura irekiak antolatu dira. Proposamenen bidez, gazteek ekimenetan parte hartzeko aukera izateaz gain, ekintzak antolatzeko ardura ere hartzen dute.
Artia eta Martindozenea, Gazteen Aisialdia eta Garapena Sustatzeko Topalekuak
Erika, Amaia eta Maiterekin hitz egin dugu gaztelekuetako jarduerei eta helburuei buruz. Elkarrizketa hau entzun dezakezue, eta bertan haien ikuspegiak eta gazteekin duten esperientzia ezagutuko dituzue, baia hilabete honetan zehar antolatu dituzte ekintzen inguruko xehetasunak azaldu dizkigute.
Urtarrileko Programazioa: Gaztelekuetako urtarrileko egitaraua askotarikoa da, jarduera erakargarriak eskainiz gazteen interesa pizteko.
Martindozenea Gaztelekua:
• Urtarrilak 18, larunbata: Azkazal akriliko tailerra
• Urtarrilak 24, ostirala: “Korapilatu jolasa”, Asexora-t zerbitzuaren eskutik.
• Urtarrilak 25, larunbata: Padel saioa
• Urtarrilak 31, ostirala: Kode sekretua jokoa
Artiako Gaztelekua:
• Urtarrilak 15: Asexora-t zerbitzua
• Urtarrilak 17: Patinete parkina sortu
• Urtarrilak 18, larunbata: Josketa tailerra
• Urtarrilak 21: Mini laberinto jokoa
• Urtarrilak 25: Brownie gluten-free tailerra
• Urtarrilak 29: Origami tailerra
• Urtarrilak 30: QR misterio jokoa
• Urtarrilak 31: “Kebab” sukaldaritza tailerra
Nola Parte hartu?
Izena ematea erraza da eta hainbat bide eskaintzen dira:
• Gaztelekuan bertan.
• Whatsappez: 690706471.
• Instagram bidez: @gazteleku_martindozenea.
• E-postaz: gazteleku@irun.org