«Irun» dioen eskultura bat instalatu dute San Juan plaza parean, Almudena Grandes plazatxoaren ondoan, turistentzat erreklamu gisa, hiri turistiko handien antzera bisitariek bertan argazkiak egin ditzaten. Ekimena gaur aurkeztu dute Cristina Laborda alkateak eta Nuria Alzaga Hiri Bultzadarako zinegotziak. Hiriaren izena daraman eskultura inauguratu dute, eta alkateak adierazi duenez, «kanpotik bisitan datozenek argazkia egin eta hiriko oroigarri bat etxera eramateko elementu erakargarria» izango delakoan dago alkatea. Aldi berean, hiriaren izena Irundik kanpo zabaltzeko beste bide bat dela nabarmendu du. «Horregatik esaten dugu Irundik mundu osora goazela» aldarrikatu du.
Eskultura soldaduraz egina dago eta bandalismoaren ondorioz kalteak pairatzekotan letra bakoitza bere horretan ordezkatzeko aukera emateaz gain, graffitien kontrako akabera berezi bat du erraz garbitu ahal izateko. Guztira 12.500 euroko kostua izan du (BEZik gabe) eta interes turistikoa duen heinean, «Irun-Oiasso Erromatar Hiria» helmugako jasangarritasun turistikoko planaren barruan kokatu dute instalazio berria, eta Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsen bidez finantzatuta dago.