Irungo Udalak alokairuen espekulazioari neurri hartu ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasunak aurretik egin beharko duen etxebizitzen katastroaren azterketa eta administrazio urrats ezberdinekin kezkaturik dago plataforma. Izan ere, Irun Gune Tenkatua izendatzea onartu du Eusko Jaurlaritzak. Eta boletin ofizialean erabakia publikatu orduko, udala behartua egongo da espekulazioari mugak jartzeko neurriak hartzera. Aldiz, neurriak hartzeko, zein etxebizitza, alokairu eta jabeekin egin beharko duen jakin beharko du aurretik. Eta sukaldeko lan hori ez dago egina Stop Kaleratzeak plataformaren arabera.
Beraz, gaur aldundiak lan hori lehenbailehen egin dezala eskatzeko galdegin diote Irungo Udalari. Gune Tenkatua izendatu, eta etxebizitza politika berriak martxan jartzeko hilabeteak itxaron behar ez izateko, hain justu. Udal gobernu koalizioak hasierako testua aldatuta onartu dute eskaera.