Hondarribiko Udalak etxebizitza babestuen kudeaketan subjektu aktibo izatera pasa nahi du

Koldo Nausia urr 08, 12:33 Hondarribia

Euskadin eta Espainiako Estatuan dagoen araudi-markoak ahalbidetzen duen heinean, herriko etxebizitza babestu mota ezberdinak «nork eska ditzakeen eta zein baldintza bete beharko dituen arautu» nahi dute Hondarribian. Hortaz hausnartzeko herritarrekin partaidetza prozesu bat abiatuko dute urriaren 15ean Itsas Etxean. Igor Enparan alkateak argitu duenez, udala ezin da soilik lurzorua antolatzera eta bitartekari izatera mugatu, «arautu, kontrolatu eta propioak dituen baliabideez arduratu beharra du herritarrek etxebizitza duin baterako sarbidea ukan dezaten bermatzeko».

Biteriko lehen 42 alokairu sozialetarako 685 eskatzaile onartu ditu Etxebidek

Antxeta Irratia ira 17 Hondarribia

Presa I eremuko 66 etxebizitza publiko berrietatik banatuko dituzten aurreneko 42ak eskuratzeko onartutakoen zerrenda plazaratu du Etxebidek. Guztira 685 eskaera onartu dituzte eta 211 ezeztatu dituzte, baina urriaren 16a arte helegitea aurkeztu dezakete. Gainerako 24 etxeak aurrerago bideratuko dituzte alokairu sozialera, izan ere, Muliaten hezetasunak jota konponketa lanak behar dituzten etxebizitzetako bizilagunei behin behinekoan ostatu emateko erreserbatu ditu Alokabidek.