Patriarkatuaren eta indarkeria matxistaren adierazpen gisa kokatu dute tortura, eta mugimendu feministari memoria historiko kolektiboaren alde lan egiteko eskatu diote. Halaber, gogorarazi dute euskal preso askok torturapean egindako deklarazioengatik jarraitzen dutela espetxean. Hain justu, Sorzabalen abokatuak ere salatu du epaiketan haren aurkako akusazioak torturapean lortutako aitorpenetan oinarritzen direla.
Horrez gain, inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izateak "bizi izandakoak utzitako ondorioen areagotzea" ekar dezakeela ohartarazi dute. Azkenik, torturatuak izan diren emakume militanteen erreparazio osoaren alde elkarlanean jarraitzeko deia luzatu dute, ozen aldarrikatuz: "Iratxe, guk sinesten zaitugu!"