Hitzaldia: osteguna 18.30 Lakaxitan

Bor Bor kolektiboak antolatutako zikloaren azken hitzaldian arrazakeriaren gorakada aztertuko dute Lakaxitan

Aitor Errazkin 2025ko mar. 10a, 15:49

Bor-Bor hausnarketarako kolektiboak antolatutako “Eskuin muturra ulertu eta borrokatzeko” hitzaldi zikloaren azken saioa martxoaren 13an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Lakaxita Gaztetxean. Eskuin muturraren gorakadaren aurrean gizartean hausnarketa sustatu eta jendarteari aurre egiteko tresnak eskaintzea helburu dute. Andoni Egia, Bor-Bor hauskarnetarako kolektiboko kidearekin hitzegin dugu

Azken hitzaldi honetan, Mikel Mazkiaran, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako abokatua izango da hizlaria, eta “Arrazakeriaren gorakada kultura anitzeko inguruneetan” izenburupean, arrazakeriaren mehatxuei buruz arituko da. Eztabaidaren ardatza eskuin muturraren elementu gisa aztertzeaz gain, gure auzoetan errotzen ari den eta borrokatu beharreko fenomeno gisa ulertzea izango da.

Aurreko saioetan, Jordina Arnau eta Iker Eizagirre izan dira hizlariak, eskuin muturraren aurkako borroka eta autoritarismoaren gorakada jorratuz. Bor-bor kolektiboak argi utzi du ezin dela geldirik geratu: “Langile klasearen eta sektore ahulen defentsan, borroka kulturala ezinbestekoa da