Minbizia pairatzen duten pazienteentzat elikadura tailerra antolatu dute Plaiaundi Lanbide Heziketan

Antxeta Irratia 2025ko mai. 7a, 09:15

Minbiziaren tratamendu fase ezberdinetara egokitutako nutrizio eta sukaldaritza tailerra antolatu dute Plaiaundi Lanbide Heziketa institutoan. Onkologia 360 gradu proiektuaren baitan, maiatzaren 8an (10:30ean), OSI Donostialdeko nutrizionistek eta Cebank ostalaritza eta sukaldaritza eskolak parte hartuko dute, minbizia pairatzen duten pazienteen elikadura hobetzeko xedez.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako berrikuntza proiektu baten baitan, tratamendu onkologikoan dauden pazienteen elikadura hobetzeko nutrizio eta sukaldaritzari buruzko tailerra antolatu dute Plaiaundi Lanbide Heziketa institutoan. Saioa, minbizia pairatzen duten pazienteei begirakoa da, eta OSI Donostialdeako nutrizionista Garbiñe Aizpurua eta Pello Amianak eskainiko dute, maiatzaren 8an, 10:30ean. Onkologia 360 gradu proiektuaren parte da proiektua eta izen ematea doakoa da.

Paziente bakoitzaren tratamendu fase eta beharretara egokituko dira osasun profesionalak. Gainera, tratamenduen albo ondorioei aurre egiteko gomendio erabilgarriak ere emango dituzte. Ondoren, Donostiako Cebanc Ostalaritza eta Sukaldaritza eskolarekin batera, sukaldaritza saio praktiko bat egingo dute, errezeta osasungarriak ardatz.