Irungo San Juan plaza, elkartasunaren eta eskubideen aldarri bihurtuko da larunbatean

Aitor Errazkin 2025ko mai. 14a, 16:54

Maiatzaren 17tik 18ra egingo da Puzzlea osatu arte! ekimen nazionala, euskal preso politikoen eskubideen alde. Lesakatik abiatuko den karabana Iruñera iritsiko da herriz herri, 15 minutuko geldialdiekin. Irungo hitzordua maiatzaren 17an izango da, 10:30ean San Juan plazan. Fermin Vila eta Iratxe Sorzabalen kasuak nabarmenduko dira bertan. Jokin Melida, Bidasoako Sareko kidearekin hitzegin dugu.

Puzzlea osatu arte! ekimenaren baitan, Irungo herriak hitzordu berezia du maiatzaren 17an, goizeko 10:30ean San Juan plazan. SARE Herritarrak antolatutako karabana Lesakatik abiatu eta Iruñera iritsiko da herriz herri, eta geldialdi bakoitzean euskal presoen egoera salatuko da. Irungo geldialdia izango da garrantzitsuenetako bat, bertan Fermin Vila eta Iratxe Sorzabalen kasuak nabarmenduko baitira. Bi hauek oraindik zigorra erregimen itxian betetzen duten presoen artean daude, eta haien etxerako bidea oztopatuta jarraitzen du salbuespen legeen ondorioz.

Ekimen honen bidez, herriz herri presoak eta herriak konektatuko dituen puzzle sinbolikoa osatu nahi da. SAREk adierazi duenez, datorren urtean beteko dira 15 urte ETAk bere jarduera armatuari amaiera eman zionetik, baina oraindik urrun da bake eta konponbiderako justizia osoa. Irungo ekitaldian herritar guztiei dei egiten zaie parte hartzera, elkartasun argazkian bat eginez eta etxerako bidearen aldarria eginez.

Jokin Melida, Bidasoko SAREko kideak, gogorarazi du helburua ez dela soilik oroimena, baizik eta oraingo egoera aldaraztea: "Presoak ez dira bakarrik, herriak badu zer esanik. Irungo herriak badaki zer den eskubide urraketa, eta hori salatuko dugu maiatzaren 17an."