Irungo Martindozenea gaztelekuak, "Uda gazte" programaren barruan, uztaila osoan zehar ekimen eta jarduera ugari antolatu ditu. Uztailaren 18an eta 19an, esaterako, Erlaitz mendian akanpada bat egingo dute. Gainera, hilabetea amaitu arte, zinema emanaldiez gain, truke merkatua, Mater itsasontziaren bisita eta izotz edarien tailerra ere antolatu dituzte. Aitziber Arruabarrena, Konekta zerbitzuko koordinatzailearekin hitz egin dugu.
Kontaktua: 943 63 68 26 (telefonoa), 690 706 471 (WhatsApp), gazteleku@irun.org
Sare sozialak: Instagram: @gazteleku_martindozenea eta Facebook Martindozenea Gaztelekua
Konekta zerbitzua: 656 794 372, konekta@irun.org