[IRITZIA] Baina orduan, zeinek erre zuen Irun?

Aitor Errazkin 2025eko urriaren 17a

Irunen jaioa naiz, eta memoria dudanetik entzun dudan «egia ofiziala» da honako hau: errepublikaren aldekoek —anarkistek, zehazki— Iruni su eman zioten 1936ko irailaren 4an. Irundar errepublikazaleek hilabete luzez eutsi zioten Nafarroatik zetorren ofentsibari, baina San Martzialeko bataila erabakigarria galduta, ihes egin behar izan zuten, Hendaiara. Erbestera jo baino lehen, milizianoek hirari su eman zioten, egundoko hondamendia sortuz.(Berria.eus)

Irundarron kontzientzia kolektiboan finkaturiko ideia ez ezik, historialariek berretsitako bertsioa da hori. Adibide esanguratsua dugu Historia de Irun (2014) liburuan. Lourdes Odriozolak eta Sagrario Arrizabalagak idatzia da testua.(Artikulu osoa)