[IRITZIA] Okupazio frankistatik 90 urtera: ukatutako oroimena eta ardura isilduak

Aitor Errazkin 2025eko urriaren 17a

Datorren urtean 90 urte beteko dira frankistek Irun eta Hondarribia okupatu zituztela, baita propioki Irungo hiriaren erdiguneak jasan zuen sute eta bonbardaketa suntsitzailetik ere. Gertakari horren egiletza materiala eta erantzukizun historikoa sistematikoki ezkutatuak gelditu dira erregimen frankistak ezarritako kontakizunaren azpian; eta horrek zuzenean eragin du herri horietako memoria politiketan.(berria.eus)

Guztiz tamalgarria da, hamarkadetan zehar, nahita ukatu izana Irungo sutean abiazio frankistak izan zuen inplikazio zuzena —abiazio nazi alemaniarraren eta faxista italiarraren babes aktiboarekin. (Artikulu osoa)