“Guk ere sinisten dizugu”: Irungo herritarren babesa Iratxe Sorzabal euskal presoari

Aitor Errazkin 2025eko azaroaren 17a

Larunbatean, ehun lagun inguruk elkartasuna adierazi zioten Iratxe Sorzabal euskal preso irundarrari, Moskuko Peña kaleko eskaileretan egindako argazki elkartasunezkoan. “Iratxe guk ere sinisten dizugu” mezua zuten pankartarekin, tortura salaketen auzia berriz ireki dadila eskatu zuten.

Larunbat honetan, ehun lagun inguruk elkartasuna adierazi diote Iratxe Sorzabal euskal preso irundarrari Irunen, Moskuko Peña kaleko eskaileretan egindako argazki bateratu baten bidez. Partaideek “Iratxe guk ere sinisten dizugu” dioen pankarta zabaldu zuten, preso irundarraren tortura salaketei babesa emateko.

Giza Eskubideen Behatokiak Auzitegi Nazionaleko 13. epaitegian Sorzabalek salatutako torturen auzia berriz irekitzea eskatu du, 2001ean “ia ikerketarik gabe” artxibatu zela gogoratuz. Irungo “Iratxeren Lagunak” taldeak ere babesa agertu eta emakume preso politikoek jasaten duten “biolentzia bikoitza” salatu dute, bai generoagatik, bai disidentzia politikoagatik.

Manifestuan azpimarratu zuten tortura autoinkulpazioak lortzeko estatu tresna sistematikoa izan dela, eta Sorzabal “emakume izateagatik, misoginiagatik eta disidentzia politikoagatik” torturatua izan zela. Horregatik, auzia irekitzeko eta torturaren egileak nor izan ziren argitzeko eskaria berretsi dute.