FICOBAko erakustazokak gaur goizean 320 lagun hartu ditu Irungo Udaleko lantaldea berritzeko lehenengo oposizio probak egiteko. Deialdi hauek Irungo Udalak kalitatezko enplegu publikoaren alde egindako apustu irmoaren barruan kokatzen direla nabarmendu du Pertsonak eta Zerbitzu Orokorrak zerbitzuko ordezkari Sergio Javierrek erakustazokara egindako bisitan. «Hiria handitzen doa eta kalitatezko zerbitzuak bermatzeko eta administrazioarentzat estrategikoak diren lanpostuak modu egonkorrean betetzea» helburu dutela aditzera eman du. Fase hau zenbait deialditan banatuko dela argitu du.
Zehazki, 16 lanpostu betetzeko deialdia abian jarri du udalak, denak unibertsitateko titulua duten pertsonentzat, askotariko profil profesionalei dagozkienak, bai gizarte zientzietakoak eta zientzia juridikoetakoak, bai diziplina teknikoagoetakoak ere. Abiatutako lehenengo proba honen prozesua, aurreikuspenen arabera 2026ko uda partean amaituko da. Eta udalak azpimarratu duenez, oposizio-fasea gainditu eta deitutako lanposturen bat lortzen ez duten pertsonak, Irungo Udalak datozen urteetan aldi baterako langile beharrak betetzeko erabiliko duen lan poltsan sartuko dituzte.
Era berean, jada onartu da 2025eko enplegu publikoaren eskaintza, eta askotariko profil profesionaletan banatutako 24 lanpostu esleituko dira guztira. Lanpostu horiek betetzeko deialdia datozen urteetan egingo da, eta bi lanpostu desgaitasuna duten pertsonentzat gordeko dira. Deialdi horiez gain, eta giza baliabideen arloan indarrean dagoen plangintzarekin bat etorriz, 2026an zehar unibertsitateaz kanpoko profil profesionaleko hainbat lanpostu betetzeko deialdia egingo da, eta horien artean nabarmentzekoa da administrazio profileko 15 lanpostu inguru betetzeko deialdia.
Oposizioaren 16 lanpostuen zerrenda
- Administrazio Orokorreko teknikarien 4
- Kontu hartzailetza eta Kontabilitate teknikariaren postu bat
- Ekonomistaren postu
- Esku hartze Komunitarioko arduradunaren postu
- Prebentzioko eta Gizarteratzeko Teknikarien 2
- Itzultzaile/interpreteen 2
- Mantentze lanetako Buruaren postu
- Euskaltegiko Zuzendariaren postu
- Giza Baliabideen Teknikariaren postu
- Laneko Arriskuak Prebenitzeko Koordinatzailearen postu
- Erosketak eta Ekipamenduak Teknikariaren postu