Azken urteetan formatu ezberdinetan egin izan badute ere, Hendaia eta Hondarribitik abiatutako bi adarretan antolatu ohi dute, M8 Asanblada Feminista Bidasoako partaide diren Hendaiako Bagera eta Hondarribiko Emeki elkarteek bultzatuta, Irunen amaitzeko. Hain justu, Irungo Emakumeen Etxeak ateak zabaldu zituen urtean, bertan amaitu zuten mobilizazioa. Azken urteetan, berriz, San Juan edota Zabaltza plazan bururatu dute mobilizazio jendetsua.
Oraingo honetan ere, asanblada irekia dela oroitarazi dute, eta beraz, interesa duen orori zuzendutako deialdia luzatu dute Istillaga plazako egoitzan, otsailak 20, ostiralean 18:00etan.