Martxoak 8

"Emakumeen sorkuntza eta ezagutza" ardatz Gaurko Andreak elkartearen egitarauan

Aitor Errazkin 2026ko martxoaren 4a

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, programazio zabala prestatu dute Irunen. Udalak eta hainbat elkarte feministak elkarlanean antolatutako ekimenek hurrengo asteetan 40 jarduera baino gehiago bilduko dituzte. Hitzaldiak, tailerrak, ibilbide historikoak eta kultur proposamenak izango dira. Gai honen inguruan, Ainara Maia, Gaurko Andreak Berdintasunaren Alde elkarteko kidearekin hitz egin dugu.

Irunen prestatu duten egitaraua Udalaren eta eskualdeko hainbat elkarte feministaren arteko lankidetzaren emaitza da. Antolaketan parte hartu dute, besteak beste, Bidasoaldeko Elkarte Feminista, Txingudiko Elkarte Feminista, Parean Elkartea, Gaurko Andreak Berdintasunaren Alde, Uxoa, Argoiak, irungo Emakumeen etxea (Asociación Casa de las Mujeres de Irun) eta M8 Asanblada Feminista Bidasoa. Gainera, udaleko hainbat zerbitzuk ere parte hartu dute, hala nola Kultura, Gazteria eta Adinekoen arloek.

Programaren barruan askotariko jarduerak antolatu dituzte, herritar guztiei zuzenduta. Martxoaren 5ean, adibidez, Yolanda Extremera Muñozek “La voz desnuda, artefacto de letras y resistencia” izeneko idazketa eta autoedizio tailerra eskainiko du. Martxoaren 10ean, berriz, Paula Álvarez Jornak “Mujeres en la ciencia” hitzaldia emango du Emakumeen Etxean. Bestalde, martxoaren 12an, Ainara Maia Urrozek “Euskal emakume sortzaileak, noiz, zergatik, non eta nola” hitzaldia eskainiko du Oiasso Museoan.

Halaber, programaren izaera transbertsala azpimarratu dute antolatzaileek. Gazteentzako ekimenak, adinekoentzako tailerrak eta “Las huellas de las mujeres en Irun” izeneko ibilbide historikoa ere egingo dituzte ikastetxeekin, martxotik maiatzera bitartean. Ekimen hauen bidez, emakumeen ekarpena ikusarazi eta berdintasunaren aldeko aldarria indartu nahi dute

Gaurkoa Andreak elkartearen EGITARAUA: 

Martxoak 5 - 17:00: IDAZKETA ETA AUTOEDIZIO TAILERRA: "La voz desnuda, artefacto de letras y resistencia", Yolanda Extremera Muñoz Tokia: Kale Nagusia 11 2. solairua.
 
Martxoak 10 - 18:30: HITZALDIA: “Mujeres en la ciencia”, Paula Álvarez Jorna-rekin Tokia: Emakumeen Etxea 

Martxoak 12 - 19:00: HITZALDIA: “Euskal emakume sortzaileak, noiz, zergatik, non eta nola”, Ainara Maia Urroz. Tokia: Oiasso museoa