24. Korrika Bidasoaldean | Noiz eta zer Irunen?

Aimar Lopez 2026ko martxoaren 20a

Martxoaren 24ean, goizeko 03:58tan sartuko da Gurutzetik Iruna Korrika, eta bi orduren buruan Endarlatzan Berara joanen da. Biharamunean, 5:00etan Santiago zubitik sartuko da, Hondarribira joan, eta ondoren Gaintxurizketatik Lezora atera. Bihar izanen da Korrika eguna.

Korrika eguna izanen da bihar Irunen, hainbat auzo elkarteren, AEKren eta udalaren arteko elkarlanaren fruitu. Xehetasunak aste hastapenean bildu genituen.

Martxoaren 24ean, goizeko 03:58tan sartuko da Gurutzetik Iruna Korrika, Oiartzunen barrena ibili ondotik. Hemeretzi kilometro egin ondotik, Endarlatzan Berara joanen da. 

Martxoaren 24an, lehen zatia

Martxoaren 24ean, goizeko 03:58tan sartuko da Gurutzetik Iruna Korrika, Oiartzunen barrena ibili ondotik. Hemeretzi kilometro egin ondotik, 05:41ean Endarlatzan Berara joanen da.

Martxoaren 25ean, bigarren txanpa

Urruñan eta Hendaian ibili ondotik, Irundik pasaia azkar bat eginen du Korrikak martxoaren 25eko goizaldean, lehen aldiz pasa eta 24 ordu ingurura. Lau kilometro izanen dira, 05:06tan Santiago zubitik sartu, Santiago auzoa gurutzatu, Nafarroa hiribidea, Colon pasealekua eta Hondarribia kalea zeharkatu eta Mendelun Hondarribira sartu aitzin. Hondarribian auzo gehienak gurutzaturik, Irunera itzuliko da 50 minutu geroago, Letxunborron barrena Gaintxurizketara joateko. Bertan, 06:40tan aterako da eskualdetik.
 

Korrikak eskualdean izanen duen ibilbidea, bi egunetan. Beheko marra, 24koa, gaineratekoa, 25ekoa. KORRIKA