Lakaxita gaztetxearen ondoko basotxoa suntsitzen hasi dira

Aitor Errazkin 2026ko martxoaren 24a

Inolako abisurik gabe hasi dira biodibertsitate handiko ia bi hektareako lursaila suntsitzean. San Migel-Anaka hirigintza garapenaren 14 hektareako urbanizazio proiektuaren baitan, bertan zeuden lizarrak, urkiak, sahatsak, sagarrondoak, pikuondoak eta gereziondoak, eta hegazti askoren babesleku eta bizilekua hunkitu dute. Lakaxitan egon gara eta Hilario, Irungo gaztetxeko kidearekin hitzegin dugu. 

Hegazti espezie anitz bizi izan dira bertan: ahateak, usoak, enarak, txantxangorriak, zozoak, kaskabeltzak eta beste hainbat, ekosistema aberats eta orekatua osatuz. Eremu honek biodibertsitate handiko gunea osatzen zuen, fauna eta flora askotarikoa uztartuz, eta ingurumenaren orekarako funtsezkoa zen. Hala ere, CO₂ xurgatzen duen naturgunea suntsitu eta hormigoia eta azpiegiturak nagusitu nahi dituzte.