Martxoaren 8aren bueltan, Komunetako Herri Kontsulta Nazionala zela eta, sei euskal herritarrek osatutako brigada bat Venezuelara abiatu zen, Olatukoop sareko, Bilgune Feministako eta Hernani Burujabeko kideekin. Astebetez herrialdean zehar ibili dira, hainbat Komuna Sozialista ezagutzen, bai hiriguneetan bai landa eremuetan. Besteak beste, “El Maizal” komunaren 17. urteurrena ospatu dute Ande mendien atarian, eta Caracaseko “5 de Marzo” komunako emakumeen borrokak gertutik ezagutu dituzte.

Egonaldiak aukera eman die Feminismo Komunitarioko militanteekin elkartzeko eta komunaren egitura eraldaketa feministarako tresna gisa ulertzeko. Testuinguru horretan kokatzen da Herri Kontsulta Nazionala ere: milioika herritarrek euren komunetan bozkatu dute komunitatearen etorkizunerako proiektu egokiena hautatzeko, demokrazia zuzen eta parte-hartzaile baten adierazgarri gisa.
Bestalde, brigadako kideek gertutik ezagutu dute Venezuelak bizi duen egoera politiko eta sozial konplexua, nazioarteko presioek eta azken gertakariek baldintzatua. Horren aurrean, herri antolaketaren indarra eta komuneroen jarrera azpimarratu dituzte.
Esperientzia horiek guztiak partekatzeko eta Venezuelako herriaren errealitatea zabaltzeko, solasaldia antolatu dute Irunen, Hazia Kultur Elkartean, martxoaren 27an, ostirala, arratsaldeko 18:30ean. Bertan, brigadistek jasotako mezua helaraziko dute: Venezuelako eguneroko borroka eta ikuspegia lehen eskutik kontatzea, nazioarteko kontakizunari kontrapuntua emanez