Irungo Ernai

Ernaik antolaturik, udaberriko topagunea ospatuko da ostegunetik igandera Abadiñon

Aitor Errazkin 2026ko martxoaren 31

Abadiño, euskal gazte mugimenduaren topagune bilakatuko da apirilaren hasieran.
Ernaik Gazte Topagunea antolatu du lau eguneko egitarauarekin. Eztabaida, aisialdia eta musika uztartuko dituzte bertan. Behe Bidasoatik ere autobusa prestatu dute parte hartzeko. Haitz Garaialde, Ernai gazte antolakundeko kidea

Apirilaren 2tik 5era, Abadiño gazte mugimenduaren epizentro bihurtuko da, Ernaik antolatutako Gazte Topagunearen harira. Lau egunez, hainbat jarduera eskainiko dituzte, gazteen arteko elkargunea indartu eta egungo erronken inguruan hausnartzeko helburuarekin.

egitarauan hitzaldiak, tailerrak eta bestelako aisialdi proposamenak izango dira nagusi, gune ezberdinetan banatuta. Iluntzean, aldiz, giroa musikak hartuko du, kontzertu eta DJ saioekin, parte-hartzaileei topagunea bizitzeko beste modu bat eskainiz.

Topaguneari hasiera ofiziala ostegun eguerdian emango diote, ongietorri ekitaldi batekin. Ostiralean egingo dute eztabaida nagusia, non antolakundeko kideek gaur egungo testuinguru politiko eta sozialaren inguruko gogoetak plazaratuko dituzten. Egun horretan bertan, gazte bazkariak ere elkartasun eta giro kolektiboa sustatuko du.

Amaiera larunbatean iritsiko da, ohiko ekitaldi politikoarekin, non gazteek euren konpromiso eta aldarrikapenak berrituko dituzten. Bestalde, bertaratu nahi dutenentzat, Behe Bidasoa eskualdetik autobusa antolatu dute, parte-hartzea erraztu eta eskualdeko gazteen presentzia bermatzeko helburuarekin.