Apirileko arraina balitz, gustu txarreko txistea litzake. Alarma deia jo du gaur goizean Antxeta Irratian Irungo Euskal Jira elkarteak, eta aurten Euskal Jirarik ez antolatzearen "erabaki irmoa" jakinarazi du. Bada, gaurko 14:00tan ohar bat helarazi du Irungo Udalak, eta "lasaitasun mezu bat" zabaldu: Irungo Udalak antolatuko du uda honetako Euskal Jira.
Euskal Jira elkarteko kideek azaldu duten moduan, udalak onartu du bazuela egoeraren berri eta bazekiela elkarteak ez zuela aurtengo edizioa eginen. Udalak gehitu du, baina, orain arteko antolatzaileek bazutela udalaren antolaketan murgiltzeko prestutasunaren berri. "Harridura" adierazi dute udaletik ohar bidez gaur goizean antolatzaileek egin dituzten adierazpenekin. Hala ere, eskerrak eman dizkiete elkarteko kideei, "urte hauetan egindako lanagatik eta ospakizun honi jarraipena emateko hartu duen
konpromisoagatik".
Gauzak hala, aurtengo udan Euskal Jira izanen da Irunen, udalaren eskutik, baina azaldu dutenez orain arteko antolakuntzan ibili diren elkarteekin batera: "bai
jardueren programazioan, bai desfilean, ospakizunaren ekitaldi nagusian".