Udan kirol eta lagun berriak egiteko udalekuen eskaintza aurkeztu dute Irungo klubek

Koldo Nausia 2026ko ekainaren 16a

UDA 2026 programa 6 eta 17 urte bitarteko haurrei eta nerabeei zuzenduta dago, eta udaran kirola, aisia eta txangoekin uztartuz, urtean zehar egin ohi ez duten beste jarduera bat probatzeko aukera eman nahi dute hiriko klubek. Aurtengo programak uretako zenbait kirol, hala nola igeriketa, surfa, piraguismoa edo stand up paddle-a biltzen ditu, baita bestelako aukerak ere. Futbola (emakumezkoen eskaintza espezifikoa ere), squash, tenis, eskubaloia, gimnasia erritmikoa, xakea edo atletismoa besteak beste. 

Irungo Udaleko Kiroletako ordezkari Borja Olazabalek, hiriko zenbait kirol taldetako ordezkariekin batera, UDA 2026 kirol-jardueren kanpainaren berri eman du gaur Real Union pasealekuko Santiagotarraken ontziralekuan. Ordezkariak azaldu duenez, «Irungo Udalak urteak daramatza kirola sustatzen urte osoan, eta klubek udan egiten duten eskaintza honi esker, haur eta gazte irundarrek urtean zehar praktikatzen ez dituzten beste kirol batzuk probatzeko aukera izaten dute». Haur eta gazteentzako ez ezik, klubentzako ere aukera paregabea dela nabarmendu du, haien kirola «modu ludiko batean» eskaintzeko.

Aurten, guztira, udako 24 ikastaroko eskaintza egiten dute kirol klubek. 6 urteko haurrentzat hasi eta 17 urtera bitarteko gazteei zuzendutako ikastaro eta campusak izango dira, eta norbere kirol jarduera ardatz hartutako eskaintza bada ere, gehienak udaleku formatua eskaintzen dute. Izan ere, kirol teknifikazio campus motakoak dira batzuk, baina klubek beren ohiko kirol hastapenak egitearekin batera, igerileku, hondartza eta mendira ateraldiak antolatzen dituzte astebeteko udalekuen eskaintza borobiltzeko.  

Aurtengo programak uretako zenbait kirol, hala nola igeriketa, surfa, piraguismoa edo stand up paddle-a biltzen ditu, baita bestelako aukerak ere. Hala nola futbola (emakumezkoena eskaintza espezifikoa ere), squash, tenis, mahai-tenisa, eskubaloia, gimnasia erritmikoa, xakea edo atletismoa besteren artean. Jarduera gehienak ekainaren azken astetik hasi eta abuztura bitartean eskainiko dituzte. 

Ondoko erreportaian entzun ditzakezue kirol elkarte zenbaitzuetako ordezkariak haien eskaintzaren berri emanez. 

UDA 2026 KANPAINA  

Kirola

Adina

Datak

Lekua

 Informazioa

 

Piragüismo ur lasaiak 

8-12 urte

Uztaila eta abuztua                    Astebeteko ikastaroak

Santiagotarrak

S.D. Santiagotarrak                                                                                        

uda@santiagotarrak.com   

www.santiagotarrak.com
943 63 20 56
Real Unión ibilbidea, 6

 
 

Piragüismo ur biziak

8-12 urte

Santiagotarrak - San Miguel

 
 

Arraunketa aulki mugikorra

10/15 urte 

Santiagotarrak

 
 

UDA Errekreoa eta SUP Stand Up Paddle

10-17 urte

Santiagotarrak

 
 

Eskubaloia

2013-2017 urteetan jaiotakoak       

1,2,3,4 asteko  ikastaroak uztailak 2tik-30era

Artaleku kiroldegia

CD BIDASOA
Artalekuko klubeko bulegoak
943 62 52 85
www.cdbidasoa.eus
bazkideak@cdbidasoa.eus

 
 
 
 

Surf

6 urtetik gora

Ekainak 15tik irailak 15 arte. Aste bateko ikastaroa

Hendaiako hondartza

Central Surf eskola
Erlaitz kalea, 3
688 67 57 47

685 72 37 10
info@central-surf.com / www.central-surf.com

 
 
 
 
   

Xakea

6 urtetik gora 

 Abuztua

Bidasoa Xake Kluba

Lope de Irigoyen 15, bajo

c/Lope de Irigoyen, 15 - 20301 Irun
943 00 82 85

635 70 27 45
bidasoaxake@gmail.com
www.bidasoaxake.com

 
 
 
 

Areto futbola

8-14 urte/años

Uztaila

Uranzu Frontoia

irunfutsal@gmail.com

656 41 05 37

 
 
 

Futbola 

2013-17 urteetan jaiotakoak

Uztaila

Stadium Gal

Real Unión

943 62 01 03

www.realunionclub.com          

https://realunionclub.com/campus-de-verano/

futbolbase@realunionclub.com

 
 
 

Futbola

9-14 urte

Uztaila

Artia futbol zelaia

CD Behobia

behobiafc@gmail.com

669 42 54 19

 
 
 

Futbolal

2011-17 jaiotakoak

Uztailaren 6tik 30ra 

Ugalde Ventas futbol zelaia

CD Mariño

 

cdmarinoke@gmail.com    

 

943 61 38 14

 

 

Futbola

8-15 urte

Uztailaren 6tik 30ra

Landetxa K.T.

   

Landetxa K.T.

c/ Andrearriaga, 23 (bajo)

943 11 82 37

Landetxa.k.t@gmail.com

 
   

Emakumezkoen futbola

Nacidos 2011-17 jaiotakoak

Uztailaren 6tik 30ra 

Stadium Gal

CD Mariño

cdmarinoke@gmail.com

943 61 38 14

 

Saskibaloia

2014-2017 urteetan jaiotakoak 

Uztailaren 13tik 17ra

Azken Portu Kiroldegia

club@erroibide.org

666 26 36 11

 

Saskibaloia

2012-2017 urteetan jaiotakoak

Uztailaren 6tik 10era eta 20tik 24era, 09:00etik 13:00era

Azken Portu kiroldegia

club@erroibide.org

666 26 36 11

 
 
 
 

Gimnasia erritmikoa

6-14 urte

Uztailaren 6tik 17ra

Uranzu Frontoia / Artaleku kiroldegia

AD Irunesa

campusadirunesa@gmail.com

688 85 53 61

 

Squash

8-16 urte

 Ekaina-Uztaila-abuztua

Artaleku kiroldegia

Lur Alai Squash Kluba

luralaisquash@gmail.com

687 97 64 96

 
 
 
 

Atletismoa

6 -13 urte

Aste bateko ikastaroak ekainaren bukaeran, uztailean eta abuztuan

Plaiaundi

Bidasoa Atletiko Taldea

www.atletismobat.com

udalekus@atletismobat.com

 625 26 13 51

943 62 06 10

 
 

Igeriketa

3-16 urte

Uztaila eta abuztua

Kiroldegietako igerilekuetan  

94350 57 57

943 50 57 80

 

TxingUda

8-14 urte

Uztaila. Aste bateko ikastaroak

Plaiaundi

TXINGUDI RUGBY CLUB
info@txingudirugbyclub.eus

www.txingudirugbyclub.eus
688 74 53 62

 

Errugby kanpusa

11-17 urte

Abuztuaren 24tik 28ra

Lekarozko aterpetxean

TXINGUDI RUGBY CLUB
info@txingudirugbyclub.eus

www.txingudirugbyclub.eus
688 74 53 62

 
 
 
 

Mahai tenisa

6-16 urte / años

Uztaila eta abuztua 

Sonia Etxezarreta teknifikazio zentroa

Centro de Tenis de mesa Leka Enea (Calle Olaketa)

699 70 26 06

642 64 82 05

 

Tenisa

6-16 urte

Uztaila eta abuztua. 2 asteko ikastaroak / 

San Marcial Txingudi kirolgunea

BADIA TP

www.tenisbadia.com
badiatpkk@gmail.com                                                               

605 77 35 04

637 81 55 48

 
 

Gimnasia artistikoa 

6-14 urte

Uztailaren 6tik 30era

AIA gimnasia artística - Edificio Belarka 102

Aia.gimnasia.artistica@gmail.com