Irungo udal eraikin eta ikastetxeetako garbitzaileek planto egingo dute ostiralean

Koldo Nausia 2026ko abuztuaren 25a

Irungo Udalak garbitzaileen kontratu berria 2027an esleitzeko baldintza-plieguak irailean onartuko ditu, eta 100 bat garbitzaileen lan baldintzak hobetzeko hitzarmen berria aldebakarrez inposatu nahi dutela salatzen du LAB sindikatuak. Egokiak ulertzen dituzten hobekuntza ekonomikoez harago, ikastetxeetako kanpoaldeak edota futbol zelaiak garbitzeko «bitartekoak eta denbora gehiago» aldarrikatzen dute. Ostiralean, abuztuak 28, Irungo San Juan plazan protesta egiteko elkarretaratzea deitu dute 9:30ean.

Udalak azpikontrataturiko ONE enpresak kudeatu du udal eraikin eta HH-LHko ikastetxeetako garbiketa Irunen azken hiru urteetan. 2027an kontratu berria esleituko dute, eta baldintza-plieguak udazken honetan onartu nahi ditu udalak. Garbitzaileak, aldiz, betikoak dira. Ehun bat langile dira guztira eta gehienek 20 eta 30 urte arteko aitzinatasuna daukatela aditzera eman du LAB sindikatuko Oarso-Bidasoaldeko ordezkariak. Ainara Etxabidek dioenez, «subkontrata aldatzen doa baina langileak surrogatu egiten dira, baina urteotan guztiotan Irungo Udalak ez ditu haien aldarrikapenak aintzat hartu». 

Aurreko kontratua esleitu aurretik ere, 2022an mobilizaziora jo zuten garbitzaileek hitzarmen duin baten alde. Plantilla udal langile bilakatzea aldarrikatu zuten orduan, eta azpikontratazio sistemarekin amaitzea lortu ez, baina udal langileen lan baldintzetara ekiparazioa lortu zuten. Orain, sektoreko hitzarmen kolektibo berriaren berehalako sinadura salatzeko protesta egiteko planto egitea erabaki dute. Salatu dutenez, itun berria ez delako boszt ordezkarik osatzen duten langileen batzar orokorrera eraman, eta beraz, langileek ez dute bozkatu. «Alde bakarrez eta eguneroko zerbitzuari eusten diotenen arazoak baztertuz inposatu nahi dute», dio Etxabidek, «hobekuntza ekonomikoak baizik ez dituzte kontuan hartzen, baina langileen aldarrikapenak ez dira horretara mugatzen». 

Alde horretatik, udal eraikinetako garbitzaileen lana ez da soilik bulego edo eraikinen barruko garbiketa, kanpoaldeak ere garbitzen baitituzte, eta hori kontuan har dezaten eskatzen duzute. «Ikastetxeetako jolastokiak edota futbol zelaietako eremuak ere garbitu behar dituzte urte osoan zehar, eguraldi txarra egiten badu ere, eta urteak daramatzate salatzen haien lan ordutegiak ez duela hainbeste metro koadro garbitzeko ematen», azaldu du LAB sindikatuko ordezkariak. Hortaz gain, negu gorrian lan horiek egiteak langileen osasuna jokoan jartzen duela gogoratzen du, eta beraz, hitzarmen berriak lan horren aitortza eta behar bezalako baliabideak barne har ditzala exijitze dute.

Esan bezala, langileek planto egitea erabaki dute. Eta haien ezinegona eta haserrea adierazteko protesta egingo dute ostiralean, abuztuak 28, 9:30ean San Juan plazan, udaletxe aurrean. LAB sindikatuak aditzera eman duenez, aurreneko protesta ekintza izango da honakoa, baina ez dute mobilizazio dinamika azkartzea baztertzen.