Udal instalazioen kanpoaldeko garbiketak aitortu gabe onartu du Irungo Udalak garbitzaileen lan hitzarmen berria

Koldo Nausia ira 04 Irun

ELA eta CCOO sindikatuekin adostu du hitzarmen berria, LAB sindikatuak aldarrikatutako udal eraikin, kirol instalazio eta ikastetxeetako aire zabaleko garbiketa lanetarako bitartekoen aitortzarik egin gabe. Haatik, 2026-2029 urtaldirako soldataren %21,5eko igoera progresiboa akordatu dute, baita 10 eta 15 minutu arteko atsedenaldiak lan partziala duten langileentzat ordainpekoak izatea edota bigarren mailako senideak zendu aurreko egunetan zaintzarako huts egiteko baimenak ere.

Egiten duten lanaren aitortza eta duintasuna exijitzen dute Irungo udal garbitzaileek

Koldo Nausia abu 28 Irun

Otsailean hasi ziren lan hitzarmen berria negoziatzen eta, udalak irailean onartu nahi duen azpikontratazio berriaren pleguetarako, hitzarmenaren baldintza ekonomikoen hobekuntza begirunez hartzen ditu LAB sindikatuak. Baina udal bulegoetatik harago, urte osoan zehar aire zabalean ikastetxeetako jolastokiak edota futbol zelaiak garbitzeko baliabide gehiago eta denbora aldarrikatzen dute sektore feminizatu honen lana duintzeko.