"Colaboracion Ciudadana" taldeak Babacarren heriotzaz egindako komentarioek, Irunen eskuin muturraren marka zuria direla agerian utzi dute enegarren aldiz

Koldo Nausia

Ostiralean "Irun garbia eta segurua!" lelopean egingo den martxaren deitzaileen komunikazio talde publikoan gorroto-mezu larriak partekatu zituzten Hondarribian udaltzain batek Babacar Welle tiroz akabatu zuela jakin bezain pronto. "Ez nahastu etsaiz" sareak salatu duenez, poliziaren jarduketa txalotzeaz gain, "cualquier perro es mejor que un detenido 12 veces", "que quereis que os diga, un malo menos", "por mi mejor bajo tierra" edo "si es morito o negrito no hay delito" bezalako mezuekin trufa egin zuten, taldeko moderatzaileek eztabaida hauspotzen zuten bitartean.

Urriaren 2an 18:00etan Irungo Alberto Anguera plazarik abiatuta "Irun garbia eta segurua!" lelopean deitu duten martxaren deitzaileak, "Colaboración Ciudadana” delakoa Irunen eskuin mutur espainolistak duen marka zuria dela salatu du Ez Nahastu Etsaiz sareak, eta azken egunetan Hondarribian Babacar Welle herritarraren heriotzaren bueltan, Irungo Auzo Patruilen sustatzaileek plazaratu dituzten iritziak diskurtso naztertzaile eta faxista argia dutela ohartarazi dute, eta ostiraleko manifestazioari aurre egiteko helburuarekin, kolektibo antifaxistek "Faxismoari ez, arrazakeriarik ez!" lemapean 17:45ean plazan bertaratzeko egin duten deialdira gonbidatu dituzte bidasotar guztiak. 

Izan ere, 2022az geroztik hainbat kolektibok, eta Antxeta Irratiak 2025ean Auzo Patruilen aferaz egindako ikerketan salatu zuen bezala, oraingoan ere, joan den astelehenean Hondarribiko udaltzaingoak hiru tiro jota hil zuen Babacar Welle auziaren baitan, talde horretako partaideek sareetan adierazitako erreakzioak agerian uzten dute Ez Nahastu Etsaiz sarearen arabera, "Colaboración Ciudadana” delakoa Irunen eskuin mutur espainolistak duen marka zuria dela. 

Izan ere, "Colaboracion Ciudadana" delako komunikazio talde publikoan Babacarren heriotzari buruzko «mezuen tonu orokorra poztasunezkoa izan da, ospakizuna». Ez nahastu etsaiz sareak bertatik bertara ikusi eta kopiaturiko komentarioetako batzuk partekatu ditu ohar baten bidez, «mingarriak izanagatik ere, sinetsita gaude badela garaia ultra-eskuinaren marka zuriak baliatzen duen ontasun maskarak kentzeko», diote. 

Mezuek argi erakusten dute pertsona horiek defendatzen duten gizarte eredua, urriak 2an Irungo kaleetan defendatu asmo dutena «deshumanizazioa, klasismoa, migratzaileen aurkako gorrotoa, espainiar nazionalismoaren eta poliziaren indarkeriaren gorazarrea» dela. 

Hartu bezala partekatu ditu Ez Nahastu Etsaiz sareak “Colaboración Ciudadana” taldean (urriak 2ko manifestazioaren antolatzaileek) Babacar Welle senegaldar jatorriko Hondarribiko bizilagunaren heriotzaz partaideek egindako komentarioak. Eta argitu dutenez, taldeko “moderatzaileek” ez zituzten mezu horiek moztu edo neurriz jokatzeko eskatu. Aitzitik, eztabaida hauspotu eta gorroto-mezuak zabaltzen lagundu zuten.

Hemen adibide batzuk:

  • (Abacarri buruz, hil zutela jakin zenean): personas inadaptadas y peligrosas es lo que están haciendo presidente un par de huevos limpiando las calles de peligrosos, que ya estan pasando.

  • Antes recogo un perro o un gato callejero que a gentuza asi. Al menos con seguridad que no va a querer violar a mi hija, robarme o echarme a la calle.

  • Cualquier perro es mejor que un detenido 12 veces.

  • Bueno, muerto da menos problemas a medio plazo que herido.

  • Que quereis que os diga, un malo menos.

  • Por mi mejor bajo tierra.

  • Imaginate que no le dispara, alcanza a la ertzaintza y le corta el cuello... 20 años de cárcale con pensión completa y 2 años de paro cuando salga... Ahora compara el daño ocasionado y el precio por mantenerlo durante años con los 3€ que pueden costar las 3 balas.

  • No digas memeces, a ver si doblan el sueldo (sobre el municipal que disparó).

  • Claro, si es morito o negrito no hay delito.

  • De estos hay decenas o cientos en la comarca del bidasoa.