Kirola eta genero rolak, eta oro har, kirol klubetan azken urteetan emakumeek jarduera fisiko gehiago egin dezaten abian jarritako ekimenak aztertu genituen atzo, Parean elkarteak laugarren urtez antolatutako Kirola Par(t)ekatuz Igande Sasoi berezian.
Parean elkarteko Miren Lantz eta Oihana Llorente
Parean elkarte antolatzaileko kideek azpimarratu dutenez, urtetik urtera jende gehiago biltzen da jardunaldi honetan: «Klubentzako aukera polita da, haien kirola probatzeko aukera ematen dutelako, eta haur, nerabe eta familientzat ere garrantzitsua da emakumeentzako kirola aukera anitza dela ikusarazi eta eskualdean erreferenteak daudela erakusten duelako».
Txingudi Elkarte Feministako kideak I-Running taldearen proiektuaz mintatzen.
Esan bezala, 20 kirol klub elkartu ziren atzo Irungo hirigunean, emakumeentzako kirol eskaintza erdigunean jartzeko asmoz. Irunes Txirrindularitza elkartea, Irun Running Taldea, Erroibide saskibaloia, Bidasoa Atletiko Taldea, Santiagotarrak, Lur Alai Squash Kluba, Atxiki Pilota elkartea, Bidasoa eskubaloia, Marino-Real Union, Leka Enea maha-tenisa edota bere pottokak Colon pasealekura eraman zituen Jaitzubia Hipika elkarteko ordezkariekin hitz egin genuen zuzenean.