Nafarroako Gobernuaren arreta bulego mugikorra Lesakan egonen da aste honetan, azaroaren 16tik 20ra, nahi duten herritar guztientzat zerbitzua eskaintzeko. Suhiltzaileen aparkalekuan dago kokatuta bulegoa, 09:15etik 14:00etara, eta dohainik emanen dute zerbitzua. Etxebizitza zerbitzuen ordutegia berriz, azaroaren 18an (asteazkenean), 09:15etik 14:00etara izanen da. Ez da hitzordurik beharko arreta jasotzeko eta gaztelaniaz eta euskaraz emanen dute.
Nafarroako Gobernuko zerbitzuei buruzko informazioa emanen dute bertan, Cl@ave eta Ziurtagiri Digitalaren akreditazioa, edozein administraziorako dokumentazioen erregistroa, Internet bidezko kudeaketa, herritarren kexak eta iradokizunak eta bideratzea, etxebizitza programa eta laguntzei buruzko informazioa (Emanzipa, Etxebizitza Errolda, David…).
Informazio gehiago oficinamovil@navarra.es helbide elektronikoan edo 848 42 01 04 telefonoan edo https://oficinamovil.navarra.es/eu/web/oficina-movil/hasiera webgunean.