Nafarroako Gobernuko arreta bulego mugikorra Lesakan egonen da aste honetan

Paola Oskoz aza 16, 17:09 Lesaka

Nafarroako Gobernuko zerbitzuei buruzko informazioa emanen dute bertan, Cl@ve eta Ziurtagiri Digitalaren akreditazioa, edozein administraziorako dokumentazioen erregistroa, Internet bidezko kudeaketa, herritarren kexak eta iradokizunak eta bideratzea, etxebizitza programa eta laguntzei buruzko informazioa. Gaztelaniaz eta euskaraz emanen dute arreta, doakoa, 09:15etik 14:00etara eta aitzinetik hitzordua eskatu gabe.

Eusko Jaurlaritzak alkohol eta droga kontrolak areagotuko ditu udako hilabeteetan

Aitor Errazkin 2025 eka 16 Behe Bidasoa

Udako hilabeteetan, alkohola eta drogak kontsumituta gidatzeak dakartzan arriskuak are gehiago azpimarratuko dituzte euskal errepideetan. Ertzaintzak eta udaltzaingoek kontreol prebentiboak areagotuko dituzte, istripuak saihestu eta segurtasuna bermatzeko. Gidari guztiek egin beharko dituzte probak, eta uko eginez gero, ondorio legal larriak jasan ditzakete. Kontsumoaren arabera, isunak eta puntuen galera nabarmenak izan daitezke.