Podcasta

Prekaritate menstrualaz

Ara!Gorputz kooperatibako lagunekin batera, ziklikotasunaz hausnartzeko espazioa da Prekaritate menstrualaz bideopodcasta.
-- Lizar Elexpuru --
Babeslea: Akitania Berria eskualdea
Solasaldiak
6 atal ikusteko
Prekaritate menstrualaz #6 - Nolakoa litzake hilerokoak duin bizitzen dituen mundu bat?
2026/04/23

Gaurdaino, gure gorputzetan aplikatzen diren legeak gizon zis-heteroek sortu dituzte. Baina, nolakoa litzake mundua, eta nolakoa ziklikotasuna, hori aldatuko balitz? Azken atal honetan imajinazioari eta hausnarketa politikoari leku egin diogu.

Prekaritate menstrualaz #5 - Osasun fisiko eta mentala
2026/04/22

Hilerokoak dakartzan oinaze eta kalte fisikoek ba ote dute 2026an Euskal Herrian beharrezko aitortzarik? Azken urteetan eztabaida politikoan behin baina gehiagotan agertu da gaia, baina prekaritate menstrualak oraindik ere plaza publikoan ez du behar bertze lekurik. Duintasun menstrualaren kontzeptuari heldu diogu bosgarren atal honetan.

Prekaritate menstrualaz #4 - Hilerokoa eta higienea
2026/04/21

Higienea da hileroko garaian buruhauste nagusienetako bat, eta higiene produktuen prezioak gauzak zaildu bertzerik ez ditu egiten. Hau izan dugu hizpide podcastaren laugarren atalean, eta alternatiba andana aurkeztu dizkigu Ara!Gorputz kooperatibako Enara Iruretagoienak.

Prekaritate menstrualaz #3 - Estigmak, lotsak eta tabuak
2026/04/20

Lehen bi ataletan ziklikotasunari buruzko hainbat oinarri argitu eta gero, podcastaren izenean dagoen problematikari heldu diogu hirugarren atal honetan; prekaritate menstrualari. Zerk eragiten duen, zein kolektibo diren kaltetuenak, eta nolako zapalkuntza ezberdinen parte den landu dugu Ara!Gorputzeko Enara Iruretagoienarekin.

Prekaritate menstrualaz #2 - Gorputz zikliko baten garapena
2026/04/17

Antxeta Irratiak gorputz ziklikoez hausnartzeko bideopodcast berria hasi du, Lizar Elexpuruk aurkezturik. Ara!Gorputz kooperatibako Enara Iruretagoiena eta Ione Fernandezekin, menarkiatik menopausiara, gorputz zikliko bat bizi dituen faseak aipatu ditugu bigarren atal honetan.

Prekaritate menstrualaz #1 - Nola aipatu menstrualitatea?
2026/04/10

Antxeta Irratiak gorputz ziklikoez hausnartzeko bideopodcast berria hasi du, Lizar Elexpuruk aurkezturik. Ara!Gorputz kooperatibako Enara Iruretagoiena eta Ione Fernandezekin, menstrualitatearen aurkezpen orokor bat egin dugu lehen atal honetan, baita podcastaren atal ezberdinetan landuko ditugun gaien aitzinapena ere.