Hilerokoak dakartzan oinaze eta kalte fisikoek ba ote dute 2026an Euskal Herrian beharrezko aitortzarik? Azken urteetan eztabaida politikoan behin baina gehiagotan agertu da gaia, baina prekaritate menstrualak oraindik ere plaza publikoan ez du behar bertze lekurik. Duintasun menstrualaren kontzeptuari heldu diogu bosgarren atal honetan.