Bakardadearen kontrako aulkia margotu dute ikasleek Oletako eskolan, jazarpenaz sentiberatzeko

Antxeta Irratia 2023ko aza. 29a, 23:03

Urruñako herriko etxeak jakitera eman duenez, eskola jazarpenaren kontra sentsibilizazio jarduera desberdinak antolatzen ari dira. Horren kari, ikasleak jazarpenaren kontra konzientizatu eta borrokatzen laguntzeko ez ezik, bakarrik edo isolaturik direnei lagunak egiteko aukerak eskaintzeko xedez, Oletako eskolako ikasleek hezkuntza zentroko aulki bat tindatu dute. Bakarrik sentituko den ikaskidea banku horretan ezarri besterik ez du egin beharko hemendik goiti, inguruko lagunen arreta pizteko.
 
Elkartasun ekimen eder horren bidez haurrak sentiberatu nahi izan dituzte, eta eskola jazarpenaren kontra eragiteko.