Emagina da Oihana Ihidoy, Pausun du kontsulta eta aldi berean Donostiako Poliklikan jarduten du lanean emagin bezala.
Bere bulegoan izan gara, lana ezagutzeko xedez eta baita ogibide berdinak, Bidasoaren alde batean zein bestean dituen ezberdintasunak aipatzeko ere. Izan ere, alde bitan lanean aritzeaz gain, alde bitako pazienteak ditu Ihidoyk.
Pausuko kabinete edo kontsultaren bisita egin du Aitziber Zapirainek Oihana Ihidoyrekin, bera eta bertze emagin bat bertan plantatu zirenetik hiru urte direnean.