Urruñako Bixikenea eremuan kultur polo berria martxan jarriko da asteburu honetan. Herriko kultur egitasmo handienetako bat da, eta tokiko profesionalentzako espazioak, herri-etxalde bat eta sukalde zentrala barne hartzen ditu. Gainera, Iturluxea eta Zokorriko etxebizitzekin lotura zuzena izango du. Helburua da sorkuntza, elkarlana eta komunitatea uztartzea.
Xabxaben kolektiboak espazioa apaindu du estreinaldirako, eta bi argazki erakusketa nabarmenduko dira:
- "On asphalt we grow", Robin Tutenges-en lana, Ukrainako gazteen bizitza eta espazio publikoaren erabilera dokumentatzen du. Gaztetxean ikusgai izango da.
- "Havana Grinds", Julien Goldsteinen erakusketa kanpoko eremuan jarriko da, Kubako gazteriaren eta skate kulturaren inguruan.
Julien Goldstein bertan izango da asteburuan, eta elkarrizketa egiteko aukera izango da ostiraletik astelehenera. Proiektuaren nondik norakoak sakonago ezagutzeko, auzapezarekin ere hitzordua lotu daiteke.
Ekainaren 29ko egitaraua (igandea):
-
10:00 – 13:00: Zango baloi partida – Zango Baloia elkartea (izen-ematea: zangobaloia@gmail.com)
-
10:00 – 12:00: Txalaparta iniziazioa – Txalamandra elkartea (izen-ematea: communication@urrugne.eus)
-
11:00 – 13:00 eta 15:00 – 18:00: "Abentura berria" argazki rallya – Animare 64
-
14:00 – 18:00: Arku jaurtiketa iniziazioa – Les archers de Larrun
-
15:00etatik aurrera:
-
Batukada ibilaldia – Ambalada konpainia
-
"Xuxurlariak" – Joie & Cie taldea
-
Yarn Bombing-a – Herriko adinekoen poloan
-
"Korrika egiten duen basoa" elkartearen tailerrak eta aurkezpena (15:00 – 19:00)
-
-
15:30 eta 17:30: "Nowhere Circus" zirku ikuskizuna – Rouge Elea konpainia
-
Egun osoan zehar: "On asphalt we grow" eta "Havana Grinds" argazki erakusketak
-
Zuzenean: "Cut the crap" kolektiboaren performantzia aterpean