Urruñako elikartasuna kolektiboa elikadura burujabetzan pauso berri bat emateko prest

Aitor Errazkin 2025ko uzt. 28a, 15:55

Urruñan sortu den Elikartasuna kolektiboak elikadura eskubidea oinarritzat duen gizarte segurantza sistema bat eraiki nahi du. 2022an abiatu zen proiektua, eta orain elkarte aurre-egituratu bilakatu da, elikadura-kutxa lokal bat martxan jartzeko helburuz. Pantxika Halsouet Elikartasuna kolektiboko kidearekin hitz egin dugu

Elikartasuna kolektiboko kideek etxeko diru-sarreren arabera egingo dute ekarpena, baina jasoko duten saskia balio berekoa izango da guztiontzat. Tokiko ekoizleekin, jatetxeekin eta dendariekin hitzarmenak sortzea da hurrengo urratsa, kalitatezko eta pestizidarik gabeko elikadura bermatzeko. Abendurako 50 kide izatea espero dute. Aurrera begira, egitasmoa Ipar Euskal Herri osora zabaltzea dute helburu.