New Yorkeko Nazio Batuen egoitzan, nazioarteko politikaren norabidea markatuko duen erabakia hartuko da gaur: Palestinako estatua aitortzea. Frantzia eta Erresuma Batua bezalako potentziek ere urratsa babestu dute, joan den irailaren 18an Gazan su etena eta bahituen askapena eskatu zuen Segurtasun Kontseiluko bozketan argi geratu zen bezala (15 kideetatik 14k alde). Gazako Zerrendako errealitatea, ordea, dramatikoa izaten jarraitzen du: ehunka mila palestinar bortxaz lekualdatuak izan dira eta goseteak dozenaka haur hil ditu, UNICEFen arabera. Hori dela eta, nazioarteko komunitateari eskatu zaio berehalako neurriak har ditzan, sufrimenduari amaiera emateko. Urruñako herriak, bere aldetik, elkartasun keinu gisa Palestinar bandera ezartzea erabaki du.
Suprefetak bandera kentzeko eskatu die, Urruñari bezala, erabaki berbera hartu duten Iparraldeko dozena bat herriko etxeei ere. Joan den astean jada, Mauleko herriko etxearekin berdin gertatu zen, eta Auzitegi Administratiboak arrazoi eman dio suprefetari, erakunde publikoen neutraltasunaren izenean, ez du Palestinako bandera herriko etxean ezartzea onartu.