Zergatik ez da Greba Orokor feminista Ipar Euskal Herrian deitzen? Argitxu Dufau IEHko LAB Sindikatuko bozeramaileak azaltzen digunez, Euskal Hirigune Elkargoaren marko politikoa izan arren, marko sozialik ez dio aitortzen Ipar Euskal Herriari frantses estatuak. Beraz, grebak, "sektore publikoan bereziki" estatu mailan deitu beharrak zailtasun handiak sortzen ditu Euskal Herri mailako deialdiak egiteko.