Zoritxarrez ohikoa da urte batetik bertzera familia batean senideak hiltzea, eta horrek beti uzten du marka berezi bat heldu diren egunetakoak bezalako familia bilkuretan.
Pena, beldurra, frustrazioa edo haserrea ager daitezke familia otorduetan, zendu den senide horren lekua nola bete jakin ezinik. Dolua, funtsean. Sentimendu hauek nola kudeatu, egoera honi nola aurre egin hausnartzen dute bertzeak bertze Borderline Fabrikan antolatzen den Death Cafe hitzorduan.
Beatriz Sanz antolatzaileak gabonetako egoera hauei nola aurre egin aipatzen digu. Arrosa Sareko Zebrabidea magazinean izan dugu gomita. Elkarrizketa osoa hemen entzun dezakezue.