Denda sortu zutenetik 10 urte pasa badira ere, Bidazi orain dela 14 bat urte hasi zen lanean Alkaiagako lokal batean bertako produktuak elkartea sortu zutenen artean trukatuz. Errelebo falta somatu dute azken aldian, baina hala ere gogoz hartu dute hamargarren urteurrena eta horren bueltan, urte osoan zehar hainbat ekitaldi ospatuko dituzte.