«Gizartean elikadura erronka handia dugu, zenbat eta gehiago sakondu, orduan eta garbiago dugu agroekologiak noraino eralda dezakeen gure ingurua»

Koldo Nausia, Aimar Lopez ira 20 Behe Bidasoa

Txingudi bailaran kontsumitzen ditugun elikagaien %2 baino ez da ekologikoan ekoizten. Geroz eta gehiago dira elikadura burujabetzaren pausuetan ari diren eragileak, eta trantsizio ekosozialak dauzkan inplikazio sakonetaz jabetzen ari diren herritarrak. Sorburu baratza eta Labore Txingudiko kideek argi dute «lurra lortzeko zailtasunak eta erakunde publikoen konpromiso eskaxa» direla paradigma aldaketarako trabarik handienak.