Ingurumenaren Munduko Egunarekin bat eginez, Txingudi Ekoetxeak, Recicla-Birziklatu eta Ekopatruilak Irun lankidetzan Meaka auzoko Ibarlako eremuan hondakin bilketa antolatu dute larunbatean, goizeko 10:00etan. Iaz Jaitzubiako Urdanibia Berriko errekan 1.000tik gora kilo zabor jaso eta gero, aurten “Gure lurrak. Gure etorkizuna” lelopean, natur eremuen kutsaduran gizakiok dugun arduraz sentsibilizatu eta eraldaketa ekosoziala sustatu nahi dute.