Erlaitzako itsas-bazterretik hasi eta Larrun mendia eta Xoldoraino dagoen aberastasun naturalaren inbentarioa egin eta 'Biodibertsitatearen Atlasa' sortzeko 2 urteko proiektua abiatu dute Urruñan. Adituez gain, herritarrek ere ekarpenak eginen dituzte app batekin. Eta tokiko fauna eta flora «ezagutu eta balioan jarri» nahi dute, etorkizunean babes-neurriak hartu eta Urruñako eskoletan ezagutara emateko.