Euskal Herrian bakarra da Plaiaundiko parke ekologikoa: hegazti migratzaileen santutegia da, haien bidaian ezinbestekoa den pausa lekua. Euskal Herrian ez ezik, munduan ere halako guti dira, migrazio bideak ez baitira anitz. Haatik, parkea egoera txarrean da Itsas Enara elkartearen hitzetan, baliabide gutxiegi jartzen baitituzte instituzioek hain beharrezkoa den parkearen babestean eta zaintzan. Jon Mugika Itsas Enara elkarteko kideak zehaztu du salaketa.