Hainbat talde ekologista izan dira ohartarazi dutenak, Hendaiako hondartzan bildutako zuhaitz adar eta enbor, zein plastikozko hondakin muinoak. Eta garbiketa auzolanean egiteko deialdiak eman dira ezker-eskuin. Eskualdeko zenbait surf eskoletan klaseak eman beharrean, taulak hartu eta hondakinak biltzen aritu dira egunotan ere. SurfRider fundazioko Maria Ballesteros biologoak xehetasunak eman ditu.