Herritar zein bisitarien hausnarketa sustatzea da helburua. Ione Iosie herriko etxeko teknikariak aipatu digunez, gizakiak naturan duen inpaktuaz gogoetatzeko balio duten irudiak baitira denak. Bost argazkilari gonbidatu ditu herriak bigarren edizio honetan. Véronique de Viguerie, Bruno Fert eta Hélène David, kultura ministerioak bultzatutako Argazki Eskaera Handiaren irabazleak hain zuzen ere. Eta Thierry Ardouin eta Léa Habourdin ere bertan izanen dira.
Ione Josiék eman dizkigu argazkilari bakoitzak Urruñan aurkeztuko dituen proiektuen inguruko xehetasunak.